taberna
1813
Guri buruz
Kultura, historia eta tradizioa
1813n kultura, historia eta tradizioa uztartzen ditugu. Donostiako Alde Zaharreko 1813ko sutetik libratu zen etxe gutxitariko batean topatuko duzu gure taberna historikoa.
Gertakari hura gogoan izateko eta balioan jartzeko berritu genuen eraikina antzinako eran. Barrualdean, berriz, Iñigo Arregi artistaren eskulturak topatuko dituzu non-nahi, baita Euskal Herriko hainbat ikur adierazgarri ere, besteak beste gure Lauburua.
Gure herriko tradizioko baserriaren giro epela islatu nahi izan dugu: egurra, harrizko hormak eta argiztapen goxoa. Horrekin bat, euskal herriko kalitatezko produktuekin egindako pintxo eta platerak eskaintzen ditugu gure menuan. Batzuk nabarmentzearren, txipiroia edota sugarretan egindako txuleta aipatuko genituzke.
Ezagutu gure karta
TALDEA
Pablo Soto
Pablo Soto chefak oso ibilbide oparoa egin du, beti ere egile-sukaldaritzaren bidetik. Galizian jaio eta bertan ikasi zuen, hainbat jatetxetako chef izan zelarik. Tenerifen ere bolada bat eman zuen, eta berriro penintsulara itzuli zenean sukaldaririk onenetako birekin lan egiteko aukera izan zuen: Paco Torreblanca eta Ferrán Adriá.
El Tragabuches jatetxetik pasa ondoren, Soto Tenerifera itzuli zen Hotel Bahía del Duque-ko jatetxea zuzentzera, Donostiara etorri aurretik. Gure artean, Nagusia Lau-n hasi zen, gero Beti Jai Berrian, eta gaur egun, Hemeretzi eta 1813ren arduradun ere bada.
Paula Saldanha
Jatorriz portugaldarra den Paula Saldanhak betidanik maite izan du sukaldaritza. Afizio eta grina horrek bultzatuta etorri zen Donostiara, eta hementxe hasi zen bere ibilbide profesionala garatzen.
Hamarkada osoa eman zuen Nagusia Lau jatetxea zuzentzen, eta bertan mamitu zen Pablo Soto eta biren arteko harremana.
harremanetarako
(+34) 943 062 244
Abuztuaren 31 kalea, 42
20003 Donostia – San Sebastián
1813jatetxea@gmail.com
ORDUTEGIA
Sukaldea egun osoan zabalik
Oporrak:
urtarrilaren 21etik martxoaren 13ra